SmartEnCity
Hasiera: 2016 - Amaiera: 2021
Eremua: Nazioartekoa
Zertan datza?
SmartEnCity 2016an hasi zen eta 2021ean bukatu. Sei herrialde eta bost hiritako hogeita hemezortzi bazkidek Europan CO2-rik gabeko hiri adimendunak errealitate bihurtzeko proiektua abiarazi zuten. Energia-eskaera nabarmen murrizteko birgaitze-ekintzak gauzatu ziren, energia-iturri berriztagarrien erabilera handitu zen eta hirietako mugikortasun adimenduna hobetu zen, betiere herritarrekin parte-hartzea kontuan hartuz.
Proiektuan zehar, Vitoria-Gasteiz, Tartu (Estonia) eta Sonderborg (Danimarka) hiriek hainbat konponbide adimendun eta berritzaile garatu zituzten helburu horiek lortzeko.
Gasteizen kasuan, Koroatze auzoaren birgaitze energetikoaren bidez gauzatu zen proiektua. Proiektu hori erreferentziazko jardueratzat hartu zen Gasteiz hiri berdeago eta karbonoan neutroago bihurtzeko, eta tokiko baliabideak eta ekonomia indartzeko. Aukera bikaina izan zen Koroatze auzoko bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko; izan ere, etxebizitza askoren birgaitze energetikoa ekarri zuen, erosoagoak izan zitezen, eta kaleak eta plazak berritu ziren, eta horrek erakargarriago egin zuen auzoa.
Eraginkortasun energetikoaren lerroaz gain, proiektuak mugikortasun jasangarriaren esparruan ere lan egin zuen. Flotak elektrifikatu ziren (udal langileentzako bizikleta elektrikoak mailegatzeko estazio automatizatu bat gaitu zen eta ibilgailu elektrikoak sartu ziren) udal-ibilgailuen flotaren ordezko jasangarri gisa, eta Bus Elektriko Adimendunean ere aurrerapenak egin ziren.