eues

Proiektua

SMARTEES

Hasiera: 2018 - Amaiera: 2021


Eremua: Nazioartekoa


Energia trantsizioari laguntzea eta politiken diseinua hobetzea, bide politiko alternatibo eta sendoak sortuz, herritarren integrazioa sustatzeko eta tokiko berezitasunak kontuan hartzeko.

Zertan datza?

Europako SMARTEES (Social Innovation Modelling Approaches to Realizing Transition to Energy Efficiency and Sustainability) proiektua energiaren alorreko diziplinaz haraindiko ikerketa proiektu bat da. Bere helburua da energia trantsizioari laguntzea eta politiken diseinua hobetzea, bide politiko alternatibo eta sendoak sortuz, herritarren integrazioa sustatzeko eta tokiko berezitasunak kontuan hartzeko.

Helburu horiek lortzeko, SMARTEESek energiarekin eta mugikortasunarekin lotutako tokiko bost berrikuntza sozial mota aztertuko ditu Europa osoko lehen mailako hamar tokitan. Azterketa horren emaitzak energiaren arloko politikak zehazteko tresna bat sortzeko erabiliko dira.

Vitoria-Gasteizek proiektuan duen egitekoa "erreferentziazko kasua" izatea da, hau da, superetxadietan oinarritutako mugikortasunaren arloko gizarte berrikuntzaren adibidea izatea. Proiektuko bazkideak gure hiria aztertzen ari dira gure kasua Europako beste hiri batzuetara estrapola daitekeen zehazteko.


Esteka interesgarriak

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala