eues

Proiektua

Azpiegitura berdeko ekintzen segimendua

Hasiera: 2021


Eremua: Tokikoa


Gasteizko Udalak gauzatzen dituen azpiegitura berdeko ekintzen segimendua egiteko programa bat du abian CEAk.

Zertan datza?

Hamarkada bat baino gehiago igaro da Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategia idatzi zenetik. Estrategia horrek hainbat esku-hartze planteatzen zituen hiria espazio erresilienteago eta biofilikoago bihurtzeko. Esku-hartze horien bidez, Hiri Azpiegitura Berdearen Sistema bat eratu da, elkarrekin konektatutako berdeguneen sare bat, biodibertsitatea kontserbatzeko eta naturak ematen dituen funtzio eta zerbitzu ekosistemikoetatik eratorritako ingurumen eta gizarte onurak hornitzeko funtsezkoa dena.

Azpiegitura Berdearen Sistemaren bilakaera ezagutzeko eta haren ingurumen eta gizarte inpaktua ebaluatzeko, aldian behin Estrategia honen esparruan egiten diren esku-hartzeak bildu, deskribatu eta aztertzen ditu CEAk.

2021ean, Naturan Oinarritutako Konponbideen lehen katalogo bat egin zen. Bertan, 2014tik 2020ra egindako jarduerak bildu ziren, beren helburuen arabera sailkatu ziren eta ezaugarri desberdinen arabera bereiztu ziren. Bilketa horri esker, azterketa kuantitatibo bat egin ahal izan zen, bai eta ordura arte ezarritako NOKek eman zituzten gizarte eta ingurumen onurak zenbatetsi ere.

Aldian-aldian jarduera horiek, gauzatu ahala, berrikusi egiten dira. Jarduerak deskribatu eta ezaugarritu egiten dira, eta haien datu nagusiak datu base batean, kartografia batean eta laburpen fitxa batzuetan biltzen dira, egindako esku-hartzeen etengabeko jarraipena egiteko. Esku-hartze bakoitzaren baitako ekintzak, espazioak eta azalerak, eta inpaktu adierazleak, bai kuantitatiboak (zuhaitz eta zuhaixka espezieen kopurua, zuhaitz estaldura, CO2 xurgatzea, Shannon indizea, etab.), bai kualitatiboak (basa faunaren aldizkako kontaketa eta komunitateak diseinuan, gauzatzean eta/edo herritar-zientziako programan duen konpromisoa), jasotzen dira.


Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala