eues

Albistea

Salburuko hezegunean arrainen deskastatze kanpaina bat egin da

Irailaren bukaeran urmaeletako ur maila baxua aprobetxatuz egin zen deskastatze honen emaitzetan zera ageri da, Betoñoko urmaelean gutxienez 1999a arte zeuden bertako espezieak (loina eta errutiloa) desagertu egin direla. Egun hezegune honetako arrain komunitatea kanpokoa da oso-osorik, karpa delarik espezie nagusia. Arkauteko urmaelean, aldiz, aurkako egoera aurkitu da, izan ere hango komunitateak espezie autoktonoz osatutako egituratze ona baitauka, eta are gehiago, espezie berri bat topatu da: barboa. Hemen karparik ez denez ageri, esan daiteke espezie honen agerpena funtsezko faktorea izan daitekeela bertako faunaren desagerpenerako.

Urmaelak hiritik hurbil daudenez eta hiritarren kontzientziazioa murritza denez, kanpoko espezie inbaditzaileen askatzeak sortzen duen arazoa larria izatera iritsi da parke honetan. Etorkizunean espero dugu hainbat erakundetatik jendea informatzeko sortu diren ekimenek arazoa gutxitzen lagunduko dutela.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala