Proiektua

Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plana

Hasiera: 2022


Eremua: Tokikoa


2026-2030 aldirako Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plan berriak Gasteizko mugikortasunaren etorkizuneko ekintza ildoak ezarriko ditu.

Zertan datza?

CEAk Mugikortasun Jasangarriaren eta Espazio Publikoaren Plan berriaren prestaketa kontratatu eta koordinatzen du. Horrez gain, CEAk Planaren ekintzen segimendu eta monitorizaziorako programa espezifiko bat du.

Segimendu horretan, kontuan hartzen da Planaren garapena hiriko beste tresna batzuekin bat datorrela eta koherentea dela. Koherentzia hori Gasteizko Klimaren eta Energia Jasangarriaren Ekintza Planarekin, Hiriko Kontratu Klimatikoarekin, Gasteizko 2030eko Airearen Kalitatearen Estrategiarekin eta Gasteizko Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiarekin bilatzen da batez ere.

Bestalde, Gasteizko mugikortasuna deskarbonizatzeko eta modernizatzeko erronka horretan, berrikuntzatik eta digitalizaziotik abiatuta mugikortasun-sistema eta espazio publiko erresilienteagoa, inklusiboagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa sustatuz, CEAk udal-zerbitzu teknikoei laguntza eman die Planaren garapenean, hainbat azterlan eta ekimen piloturen bidez.


Gehiago sakondu

  • Prozesu parte-hartzailea

    Planaren oinarrian Mugikortasun Elkargunean eztabaidatutako printzipio zuzentzaileak daude. Elkargunea da, hain zuzen, Gasteizko mugikortasunarekin harremana duten eragile desberdinen ordezkaritza duen topagunea.