eues

Nekazaritzako Elikagaien Estrategia

Ekintza plana

Patatas en mano
Partaidetza prozesuari jarraipena eman behar zaio, eta aurrerapausoak egin hartan lehenetsitako helburuetarantz. Sareko lanean oinarritu behar du horrek, prozesuan sortu den komunikaziorako eta iritzi trukerako espazioa baliatuz, eta haren esentzia eta emaitzak ez ahazten saiatuz une oro.

Gasteizerako nekazaritzako elikagaien estrategia iraunkorra eraikitzeko oinarriak deritzon dokumentuak laburtzen du proiektuaren hasieratik gertatutakoa, eta parte-hartze prozesuan sortutako agiriak eta gogoetak biltzen ditu.

Prozesuko parte-hartzaileek baliozkotutako dokumentuak izan behar du abiapuntua, berari dagokiola uste duen pertsona, talde edo erakunde orok han jasotako ikuspegia berresteko aukera izan dezan, eta helburu komuna lortzeko bere ekintza plan propioa eraikitzen hasterik izan dezan. Gasteizko Udala dagoeneko atxiki zaio agiriari, 2017ko urtarrilaren 30ean osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta Udalaren Ekintza Plana 2017-2025 landu du, prozesuaren barruan identifikatu diren alderdietatik udal eskumenen barruan geratzen direnak garatzeko.

Udalbatzak, orobat, Gasteiz Hiriko Elikadura Politikari buruzko Milango Itunari atxikitzea erabaki zuen. Bost kontinenteetako hiriek sinatutako ituna da, zeinek "elikagai sistema iraunkor, inklusibo, indartsu, seguru eta dibertsifikatuak" garatzeko konpromisoa hartu baitute bere gain.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala