Albistea
Ospatu zure seme-alaben urtebetetzea Atarian
Urtebetetzea kafetegian ospatzen duten umeek begirale bat izango dute naturari lotutako hainbat jardueraz goza dezaten. Osagai naturalez egindako girlandaz apainduko da lekua, eta mozorro lantegia eta Ataria ezagutzeko bisita gisatua egingo dira.
Urtebetetzeak hilabete bakoitzeko hirugarren larunbatean antolatuko dira, 17:00etatik 18:30era. Gehienez 20 parte-hartzaile izan daitezke, 6 eta 12 urte artekoak, eta urtebetetze ezberdinetakoak elkartu ahalko dira.
5,5 € ordaindu beharko dira haur bakoitzeko. Izena emateko, idatzi posta bat ataria@vitoria-gasteiz.org helbidera.