eues

Albistea

Olarizuko parkeak urmael berria dauka

Iaz Olarizu errekaren ubidean hobekuntza lanak egin ziren, Vitoria-Gasteizko udalerrian uholdeak prebenitzeko planaren baitan. Lan horien ondorioz, urak lasaitzeko urmael bat sortu zen Olarizuko zelaietan errekaren uholdeetako urak jasotzeko eta, horrela, ibaian behera kalteak neurri batean saihestu ahal izateko. Aldizka urez beteko den eta udan lehor egongo den hezegune berri hori aprobetxatuz, Olarizuko Lorategi Botanikoaren landare bilduma berria sortuko da bertan.

Ur masa berriaren inguruan habitat paraturbosoetako (alegia, zohikaztegien antzeko guneetako) landareak ipiniko dira. Horrelako gune asko dago Kantauri isurialdeko zein Arabako mendietan, aldizka urez betetzen diren mazeletan eta sakouneetan. Mendiko hezegune berezi horiek berezko landaredi espezifikoa dute: besteak beste, erbi-isatsak (Eriophorum latifolium eta E. angustifolium) eta zohikaztegietako txilarrak eta otaberak (Erica tetralix, Genista anglica) bizi dira bertan.

Urmaelaren argazkia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala