Nebera gaineko zoruari buruzko ikerlanaren azken emaitzak
Nebera gainean, ustez kutsatuta egon daitezkeen bi lursailetan, zoruen kutsadurari buruzko ikerlana egiten ari da. Bada, lan horien artean, berriki bigarren laginketa- eta analitika-kanpaina bati ekin zaio, zein duela gutxi amaitu baita, arriskuen analisia egin eta hobekuntza-proposamena eman ostean.
Fase horri ikerketa xehatua deitzen zaio, eta bere xedea aurretiazko azterlanean baimendutako kontzentrazioak gainditzen zituzten kutsagarri-metaketa neurtzen zen zonetako zoruak zein lurpeko urak aztertzea da. Estrategia analitikoan beruna, artsenikoa, PAH, PCB eta TPH neurtu ziren, eta horretarako 13 laginketa egin ziren, zeinetatik 42 zoru-lagin hartu eta laborategira bidali baitziren (5 landare-lurreko mailatik; 14 barrubeteen mailatik; 22 zoru naturalen mailatik; eta 1 arroka meteorizatuaren mailatik), bai eta bi ur-lagin ere.
Aztertutako laginetatik, erreferentziazko balioak bitan bakarrik gainditu dira (B-EBA edo ebaluazioko balio adierazleetatik “beste erabilera batzuk”, guztietan murriztaileena) hiru puntutan artseniko eta berunean, eta batean hidrokarburoetan (guztira). Ur-lagin bakar batean ere ez zen jaso araudiak baimentzen duen mugaz gaineko kontzentraziorik. Datu horiek aintzat hartuta, arriskuen lehen balorazio kualitatiboa egin zen, eta ondorioztatu zen ez zuela arrisku onartezinik gizakion osasunarentzat.
Landare-lur geruza
Laburbilduz, ikerlan horren bidez miaketazko ikerketan atzemandako substantzia kutsagarriak (artsenikoa, beruna, PAH, PCB eta TPH) mugatu ahal izan ziren fisikoki. Hartara, afekzioa mugatu ostean, arriskua kuantifikatu ahal izan zen, Arriskuen Analisi Kuantitatiboaren bitartez.
Azterketa egin delarik, egiaztatzen da lurzoru eraldatuak egoteak ez diola arriskurik eragiten inguru horretan ezartzekoak diren berdeguneetako aisialdi-jardueren erabiltzaile izango direnen osasunari, baldin eta aurretiaz lurzoru eraldatua kanpotik isolatuko duen 0,10 metroko lodiera duen landare-lur geruza batez estaltzen bada, hartara lurzoru horiek eragin zuzena saihesteko.Inguru horiek lehengoratzeko, 530 m3 landare-lur erantsi beharko da lurzoru eraldaturik dagoen lekuetan.

Emaitzen txostenak organo eskudunari helaraziko zaizkio (Eusko Jaurlaritzari), hark ebaluatu ditzan, hartara hasiera emateko lurzoruaren kalitateari buruzko adierazpenaren prozesuari.