eues

Jarduera

Olarizuko Lorategi Botanikora bisita gidatua: udaberria Europa iparraldetik hegoaldera

  • Data(k):   -  BUKATUTAKO JARDUERA


  • Ordutegia:


  • Lekua: Olarizuko Lorategi Botanikoa (Infogunea)


  • Hartzaileak: Publiko guztiak


  • Hizkuntza(k): Elebiduna


Bisita gidatua Olarizuko Lorategi Botanikoaren zati bat ezagutzeko, Europako baso-paisaietan barrena bidaia handia izango den ibilaldi txiki bat. Udaberria une aproposa da lorategian harrituko gaituzten kolore, usain eta loreen eztandaz gozatzeko.

Infogunetik irten eta baso borealak zeharkatuko ditugu, kolore berdeen gama amaigabea ikusteko, izei eta lergorrien azikulen berde urdinxkatik hasi eta hostoak atera berri dituzten espezie hostoerorkorren berde dardaratietaraino.

Hegoalderago, Europa epela zeharkatuko dugu, haritz eta ezki basoetan barrena, haren usain goxoarekin liluratuta. Astigarrak, lizarrak, xarmak... ere ikusiko ditugu. Kontinenteko ibai handietako ibaiertzeko basoetan sartu-irten txiki bat egingo dugu, haltza eta otsagereziondoa eta bere loraldi ikusgarria ezagutzeko.

Pagadi gazte bat zeharkatuko dugu, baina bere txokoetan dagoeneko gordetzen ditu bitxi txikiak: kuku praka horiak, kuku-belarrak, zitoriak… eta geldialdi bat egingo dugu haren historia ezagutzeko, haiek ere bidaia luzea egin baitute lorategian ikusgarri egoteko.

Europa ekialdeko hariztietan amaituko dugu bisita, eta han zain izango ditugu haritz espezie batzuk, erlastarrak erakartzen dituzten ikara-otsoak, maitasunaren zuhaitza, lorez betetako elorriak…

Sarbide mota

Izena ematea 656 752 324 telefonoan (Infogunearen ordutegian) edo infogune.olarizu@gmail.com helbidean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala