Proiektua

Mugikortasun partekatuaren sustapena

Hasiera: 2023


Eremua: Tokikoa


Mugikortasun jasangarrirako udal estrategiaren esparruan, mugikortasun partekatua tresna eraginkorra izan daiteke eguneroko joan-etorrietan automobila bakarka gutxiago erabili dadin.

Zertan datza?

Carpooling

CEAk 2023an ekin zion lan ildo horri, Europako funtsekin finantzatutako carpooling proba pilotu batekin. Carpooling moduan, norberaren autoa partekatzen da beste pertsona batzuekin helmuga komun batera joateko.

Hala, eguneroko joan-etorrien karbono aztarna murrizteko asmoz autoz elkarrekin bidaiatzen duen pertsonen komunitate bat sortzen lagundu da. Hiriaren inguruko industria eremuetan (Jundiz eta Arabako Parke Teknologikoa) lan egiten duten pertsonak dira gehienak.

2025eko hasierara arte, 55.000 bidaia baino gehiago hitzartu dira horretarako prestatutako plataforma digitalaren bidez. Horrek esan nahi du atmosferara 100 tona CO2 baino gehiago isurtzea saihestu dela. Lan bidaiak planifikatzeko tresna hau 500 pertsona inguruk erabiltzen dute jadanik.

Carsharing

Bestalde, carsharing formulak ere bultzatzen ari gara. Modu hori ohiko alokairuaren antzekoagoa da, baina malguagoa.

2025eko maiatzean abian jarritako esperientzia honetan, kontsumo-kooperatiba batek auto bat jarri du herritarren eskura, eta zerbitzuaren kudeaketaz (aplikazioa, altak/bajak, erabileren kontrola, fakturazioa, saldoak, kobrantzak...), funtzionamendu egokiaz (asegurua, mantentzea...) eta hedapenaz eta sustapenaz arduratzen da.