eues

Herritarren zientzia

Miken Jarraipen Programa

Mika populazioen egoera ezagutzeko Herritarren Zientziako jarraipen programa bat egitea bereziki interesgarria da, bai kontserbazioaren ikuspuntutik bai gizarteak espezie horretaz duen iritzi negatiboa aldatzeko beharragatik ere.

"... mika erruki gabe jazarria izan zen, interes zinegetikoa zuten espezieengan eragin negatiboa zuelakoan -hori ez da guztiz egiaztatu- eta laboreak eta ereintzak galaraztea leporatzen zitzaiolako. Gaur egun ere, haien populazioen gaineko presioa askoz txikiagoa izan arren, ezin konta ahala dira suntsitutako habiak, eta tiroka edo legez kanpoko pozoiak erabiliz hildakoak, haien kopurua kontrolatzeko.

SEO BirdLife, 2008

Irudi txar horretaz gain, badira beste arrazoi batzuk fauna jarraipena egiteko garaian espezie interesgarrietako bat izan dadin: beste hegazti batzuk eta haien txitak jaten ditu, giro oso gizatiartuetara egokitzeko ahalmena du, eta oso ugaria da.

Noiz: Urte osoan.


Zertan datza?

Datuak edonoiz bidal ditzakezu, habiak urte osoan ikusten baitira, bereziki neguan, zuhaitzak hostorik gabe daudelarik mikak habiak eraikitzen hasten direnean.

Hauxe da habien errolda egiteko metodologia: hirian edo landan gabiltzala miken habien presentzia identifikatzea. Ondoren, lekuaren argazkia egingo dugu gure telefono mugikorraz, eta behatze puntuaren koordenatuak apuntatuko. Azken datu hori erraz eskuratu dezakegu Google Earth, Google Maps edo antzeko aplikazio baten bidez.

Miken populazioen jarraipen programan parte hartzen dutenek posta elektronikoz bidal dezakete informazioa, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera, edo Twitter zein Facebook sare sozialen bidez, @vg_ataria helbidera.

Emaitzak

Datos abiertos

Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Descubre más >

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala