Albistea

Gasteizek Espainiako Vueltaren ‘Más bici ‘zigilua jaso du

Espainiako Vueltako antolatzaileek ‘Más bici ‘zigilua eman diote Gasteizi, lasterketaren antolakuntzak probaren irteera edo helmuga baten anfitrioi izan diren eta bizikletaren sustapen dinamiko eta positiboarekin konpromisoa erakutsi duten hiri eta herriei esleitzen dien saria. Zigilua esleitzeko irizpideek hiri bakoitzak bere bizikleta politiketan egindako aurrerapena ebaluatzea ahalbidetzen dute.

Lan eremuka, Gasteizek 3 bizikleta (“Más bici” zigiluaren balorazio bereizgarria) jaso ditu gobernantzaren atalean, 3 azpiegituraren atalean, 4 zerbitzuetan eta hezkuntzan, 3 kirolaren atalean eta 2 turismoaren atalean.

La Vueltak Gasteizi buruz emandako ebaluazioaren arabera, hiriak zigilua merezi izan du, “eskala handiko mugikortasun jasangarrian abangoardiako erreferentea delako, azpiegitura sendo batek, gobernantza politika aitzindariek eta zerbitzuen eta hezkuntzaren esparruan posizio nabarmen eta eredugarriak babestuta”.

Emakidaren arrazoibideak azpimarratzen du, halaber, “Gasteizko lurralde-ereduak arrakastaz integratzen dituela eguneroko garraioa, eskola-publikoaren hezkuntza, ziklologistika, oinarrizko kirola eta Eraztun Berdearen proiekzioa. Ekosistema aurreratu horren bilakaera azpiegituren hiri sarearen optimizazio kualitatibora, kolektibo berrietan bizikletaren erabilera demokratizatzera eta publiko zikloturistikoa erakartzeko zerbitzuen espezializaziora bideratuta dago. Zeharkako ikuspegi horrek lidergo teknikoa sendotzen du, eta ingurune kohesionatua eta bizi kalitate handikoa bermatzen du. ”

Hiri erreferentea

Gasteizek ibilbide sendoa du, beste txirrindulari-agintari batzuek aintzatetsia. 2025ean, euskal hiriburua ondoen baloratutako 30 hirien artean sartu zen Copenhagenize Indexen. Hala, 27. postuan kokatu zen ebaluatutako eta aurrez hautatutako 144 hirien artean, eta maila globalean, ranking ospetsu horren buru den Espainiako hiri bihurtu zen.

Aurretik, 2023an, Gasteizek Frantziako Tourreko ‘Ville à Veló ‘saria lortu zuen, Tourreko etapetako baten irteera hartu ondoren. Puntuazio gorena jaso genuen (lau bizikleta). Aintzatespenak hiriaren politika eredugarria ziurtatu zuen bizikletaren sustapenaren arloan.

2026an, Vile à Vélo zigilua berrituta eta ‘Más bici ‘zigilua lortuta, Gasteizek mugikortasun aktiboaren aldeko politiken babesa lortu du berriro.

Interesa dakizuke