Adierazpena
Ibilbide kolektibo horrek "Vitoria-Gasteiz, nekazaritzako elikagai-sistema jasangarriaren alde" adierazpenaren idazkuntza ekarri zuen, eta, abiapuntuko egoeraren azterketa oinarritzat hartuz, hainbat ildo estrategiko posible planteatzen ditu elikadura kate jasangarriagoa definitzeko, produkzio fasetik hasi eta elikagaien kontsumo eta bazterketa faseraino, eraldaketa eta banaketa prozesuetatik pasa ondoren.
Sustapen taldearen ondorioetako bat izan zen udal mailan parte hartzeko prozesu bat egiteak zuen garrantzia azpimarratzea, prozesuak gasteiztar guztiak inplikatuz ekintza zehatz erabilgarrien definizioan, esparru horretan kontzientziazio maila areagotzeko eta, pixkanaka, jasangarria eta lurraldeko ezaugarri eta tradizioekin bateragarria izango den nekazaritzako elikagaien sistema bat inplementatzeko.