eues

Albistea

Lehen Next Generation funtsek Eraztun Berdearen eta Erdi Aroko hirigunearen eraldaketan aurrera egitea ahalbidetuko dute

Olarizuko lorategi botanikoaren ikuspegia

Gasteizko Udalaren Helmugan Turismo Iraunkortasuna sustatzeko Planak 2,8 milioi euro jasoko ditu Euskadiko turismo-sektoreari zuzendutako lehen Next Generation funtsetatik. Horrela, Arabako hiriburuak agiri estrategikoari esleitutako aurrekontuaren % 70 estaltzea lortuko du. Dokumentu horrek ia 4 milioi euroko balioa duten bederatzi jarduketa planteatzen ditu. Plana Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren arloko ekintza nabarmenek osatzen dute, hala nola Eraztun Berdearen eraldaketa, Olarizuko lorategi botanikoaren aurrerapena eta Erdi Aroko hirigunerako pentsatutako hiri-azpiegitura berdearen plana, besteak beste.

Ekintzak lau ardatzetan banatzen dira. Lehenak, trantsizio berde eta iraunkorra helburu hartuta, Olarizuko lorategi botanikoaren hobekuntza planteatzen du. Bigarren ardatzak energia-eraginkortasunari erreparatuko dio: Eraztun Berdeko konektagarritasuna hobetzea eta udaletxeko begiratokia leheneratzea; Mateo Moraza kalearen eta Andre Maria Zuriaren plazaren arteko izkinan dago hori.Hirugarren ardatzak trantsizio digitalarekin lotutako ekintzak barne hartzen ditu, besteak beste, QR kodeen bidezko seinaleztapena eta komunikazio-ekintzak. Laugarren ardatzak, azkenik, lehiakortasuna sustatu nahi du, Erdi Aroko hiriguneko azpiegitura berdea hobetuz; horretarako, Goiuriko plaza eta Etxanobetarren etxeko lorategiak eraberrituko dira.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala