eues

Albistea

Uztailaren 1ean Arabako Lautadan Biosferaren Erreserba bat sortzea eztabaidatuko da Goiuri jauregian

Vitoria-Gasteizko Udalak jardunaldi parte-hartzaile bat antolatu du Biosferaren Erreserba batean inplikatuta egon litezkeen eragileen ikuspegia, bai eta beste edozein herritarrena ere, ezagutzeko asmoz.

Ekitaldia "Biosferaren Erreserba Arabako Lautadan: gure lurralderako aukera" izenburupean egingo da, eta Arabako Lautadan Biosferaren Erreserba bat sortzeko aukera eztabaidatuko da. Erreserba Zadorraren goiko arroan egongo litzateke, 950 km2 inguruko azalera izango luke eta 14 udalerri eta 275.000 biztanleri eragingo lioke.

Uztailaren 1ean izango da, Goiuri jauregian, eta 9:00etan hasi eta 14:30ean amaituko da.

Programa hemen kontsulta daiteke.

Bertaratzea doakoa da eta, parte hartzeko, inprimaki honen bidez izena eman behar da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala