Albistea
Jadanik abian da CEA Green Lab ekimenaren beka programa
Maiatzean abian jarri zen CEA Green Lab ekimenaren beka programa. Ikerketa eta prestakuntza programa horrek lagunduta, Vitoria-Gasteizko Udalak gaur egun aurrera daraman hainbat ingurumen proiektu eta ekimen hobetu nahi dira. Paisaia, lurzoruen leheneratzea, azpiegitura berdea, agroekologia, klima aldaketa eta sentsibilizazioa eta gizarte topaketa dira landuko diren esparruak. Zazpi ikertzaile gaztek bat egin dute CEAren lantaldearekin, bi urtez, esparru horietako eredu onak bilatu eta analizatzeko eta, ondoren, ikuspuntu berriak eta ideia berritzaileak eskaintzeko.