eues

Albistea

Iraungitze arriskuan dagoen landare baten populazio bat aurkitu da Olarizuko zelaietan, desagertutzat eman zenetik 30 urte igaro ondoren

Senecio carpetanus Iberiar Penintsularen iparraldeko erdian bizi den landare belarkara bizikorra da, Asteraceae familiakoa. Belardi hezeetan kokatutako multzo txiki eta isolatuetan bizi da. Habitat mota hori oso bakana denez, espeziea ere urria da. "Iraungitze Arriskuan" dagoen espezietzat hartua izan da "Mehatxatutako Espezieen EAEko Katalogoan", EAEn beste bi populazio txiki besterik ez baitira ezagutzen, biak Araban.

Olarizun aurkitutako populazioa, 200 ale ingurukoa, EAEn ezagutzen den handiena da.

Espezie honen berreskurapena Olarizuko parkean izan den kudeaketa aldaketari esker gertatu da. 2011. urtean beste espezie mehatxatu bat, Galium boreale, aurkitu zuten Lorategi Botanikoko langileek, eta 2011ko udazkenetik aurrera Olarizuko zelaietako bi gunetan ez da segarik egin, parke publikoetan arruntak diren soropilak leheneratze ekologikorako toki bihurtuz Galium boreale espeziearen populazioa kontserbatzeko. Espezie horrek eta orain aurkitu den Senecio carpetanus espezieak habitat bera dute, eta biak desagertu ziren zoruan ur asko zuen parke hau drenatu egin zelako eta zelaiak parke publiko bihurtzeko egiten ziren segaren erruz.

Aurkikuntza hau espazio publikoak beste modu batera kudeatzeak sortzen dituen aukeren adibide garbia da, bai hirian bai Eraztun Berdearen esparruan, eta baita udalerri osoan ere, mehatxatutako landaredia eta bioaniztasuna kontserbatzeko.

Senecio carpetanus

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala