eues

Albistea

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 67 jarduera aurkeztu ditu 2024ko udaberrirako

Agendaren azala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) 2024ko udaberrirako jardueren agenda aurkeztu du. Guztira, apiriletik ekainera bitarte Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroan (Ataria), eta Olarizuko Lorategi Botanikoan egingo diren 67 proposamen biltzen ditu.

“Udaberri honetan, erakusketak, konferentziak, tailerrak, ibilbide naturalistikoak eta familia-jarduerak proposatuko ditugu gasteiztarren eta apiriletik ekainera bitarte bisitan datozenen gozamenerako. Programak helburu dibulgatiboa, formatu atsegina eta dibertigarria ditu”, adierazi du Ingurumeneko zinegotziak, Borja Rodríguezek.

Atariak naturan gozatzeko hamaika jarduera proposatzen ditu: txorien txioak ezagutzeko tailerrak edo polinizatzaileekin, armiarmekin eta intsektuekin miniaturazko bizitza familian ezagutzeko jarduerak, adibidez.

‘BioAbenturak’ ekimenak aurten ere jarraipena izango du eta, Arabako Foru Aldundiarekin elkarlanean, bi parke natural eta Badaia bisitatzeko aukera eskainiko du.

Ostegunetako konferentzietan, era askotako gaiak sakonduko dituzte: Arabaren bihotza edo laborantzan artropodoek duten garrantzia, adibidez. Gainera, probintziaz familian gozatzeko eta basoa arakatzeko gonbidapena egiten duten liburuak ere aurkeztuko dituzte.

Eta, udaberriari agur esateko, udako solztizioa egingo da, Eguzkia-Lurra-Ilargia sisteman oinarritutako proposamenarekin. Gainera, ‘Poetak maiatzean’ jaialdiaren baitan, bi jarduera egingo dira Atarian.

Olarizuko lorategi botanikoa

Olarizuko lorategi botanikoan, bestalde, basa-landareak ezagutzeko tailerrak eskainiko dituzte: sendabelar gisa nahiz sukalderako duten erabileragatik, edo inspirazioko eta sormenerako iturri direlako.

Ibilbide naturalistikoen artean, Europako estrepak (loraketa ikusgarriak dituzten era askotako landareen multzoa) ezagutzeko proposamena nabarmendu behar da. Gainera, nahi dutenek zertxobait gehiago ezagutu ahal izango dute Jundiz muinoaren edo Arabako lautadako erroten inguruan.

Bestalde, familiei zuzenduta asmo handiko proposamen bat prestatu dute: abiapuntutzat zuhaitzek ezkutuan dituzten istorioak hartuta, ipuin kolaboratibo handi bat inprobisatzea eta sortzea.

Bestalde, apirilaren 17an, Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Unitateko udal-teknikariek Vitoria-Gasteiz udalerrian dauden flora eta faunako espezie mehatxatu ugarien kontserbazio-egoera hobetzeko bideratu dituzten jarduerei buruzko azalpenak emango dituzte.

Izen-emateak martxoaren 26an, asteartean, irekiko dira Atarian, gizarte-etxeetan, 010 telefonoan eta Udalaren webgunean.

>Agenda eta izena ematea udal webgunean

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala