eues

Albistea

Indarrean jarri da jendeak ingurumen informazioa eskuratzeko duen eskubideari buruzko Arteztarau berria

Otsailaren 15an indarrean sartutako Arteztarau hau honako helburu honekin sortu da: Europako Estatu kideei "Ingurumen gaien inguruko informazioaren eskuragarritasuna, jendearen esku-hartzea eta justiziari jotzeko aukera" deritzon Hitzarmena abian jartzea eta armonizatzea. Hitzarmena Nazio Batuen Europarako Ekonomia Batzordeak (CEPE/ONU) sinatu zuen, eta "Aarhus Hitzarmena" izenarekin ezagutzen da. 1998. urtean sinatu zuten eta 2001eko urrian indarrean jarri zen [http://www.mma.es/info_ciud/informacion/aarhus/index.htm].

Hitzarmenaren testua zein Arteztaraua bera aurrerapauso handia dira "ingurumeneko gaietan informazioa eskuratzeko askatasuna" onartzen duen Europako Ekonomia Erkidegoko 90/313  Arteztarauarekin konparatuz gero. Aldi berean, erronka handia dakar administrazioentzat zein inplikatuta dauden administrazio eta erakundeentzat.

Testuak planteatzen dituen erronken artean honako hauek ditugu: ingurumen informazioaren kontzeptuaren aplikazioa, informazio hori aktiboki ematea, horren kalitatearen bermea eta etengabeko gaurkotzeak informazio eta komunikazio teknologiak erabiltzea. Gure hirian aipatu xedea lortzeko bidean lanean ari gara, Ingurumen Informazioko Sistema (SIAM) eszenatoki berri horretara egokitzetuz.

Azken Ingurumeneko Kongresu Nazionalean, Ingurumen Informazioko Sistemen lan taldeak dokumentu bat landu zuen Arteztarauaren izpirituaren azterketa eginez eta modu egokian abian jartzeko irizpide eta iradokizun komunak erabakiz, ikus ondoko testua (gaztelaniaz): [http://www.conama.es/viconama/ gt/pdfs/gt9.pdf].

Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialak Arteztarauaren testua ondoko helbidean jarri du (gaztelaniaz):

http://europa.eu.int/eur-lex/es/dat/2003/l_041/l_04120030214es00260032.pdf

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala