eues

Albistea

Iñaki Cerrajería, 20 urte ingurumena irudikatzen

Atarian ekainaren 9an irekitako erakusketa baten bidez egin ahal da ingurumen ibilbide hori. CEAren aurreko urteurrenean ere, duela 10 urte, antzeko beste erakusketa bat egin zen Olarizuko etxaldean. Orduan ere 10 urteko ibilbidea errepasatu zen, CEA sortu zen urtetik (1995etik) 2005era.

Iñaki Cerrajeríak El Correo egunkarian argitaratzen ditu, egunero, umore grafikoko tirak. Iñaki Gasteizko artista, margolari eta ilustratzailea da, eta 1980tik ilustratzaile grafikoaren eta margolariaren lanak uztartu ditu. 1980 eta 1987 artean Marizoro marraztu zuen Deia egunkarirako, Jesús Mari Alegríaren (Pintu) gidoiekin. 1989tik El Correorekin egiten du lan.

Artista plastiko gisa hainbat erakusketa egin ditu, bai banakakoak zein taldekakoak, Gateizko Montehermoso Kultur Zentroan, Donostiako San Telmo Museoan, bai eta Bilbon, Madrilen, Basilean, Berlinen, Lisboan eta beste hainbat tokitan ere.

CEAtik Iñaki Cerrajeríaren laguntza eskertu nahi dugu. Bere ilustrazioak eskuzabaltasun osoz utzi dizkigu gure udalerriak ingurumenaren alorrean bete dituen mugarriak berrikusteko.

Ilustrazioa

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala