eues

Albistea

Ikerlan berriak udalerrian bizi diren europar eta amerikar bisoiaren inguruan

Amerikar bisoia

Lehen lana Udalaren Ingurumen eta Espazio Publikoaren Sailak agindu zuen eta Uraren Euskal Agentziak diruz lagundu zuen. 2012an zehar amerikar bisoia kontrolatzeko egindako lanak azaltzen dira bertan. Lanaren xedeak honako hauek izan ziren: amerikar bisoiak aurkitzeko zenbait metodoren eraginkortasuna ezagutzea; orain arte probatu gabe zeuden zenbait harrapaketa teknikaren eraginkortasuna probatzea; eta ur arratoiaren populazioa ebaluatzeko protokolo estandarizatu bat sortzea (espezie hori amerikar bisoiaren presentzia eta dentsitatea ezagutzeko adierazle ona izan daiteke).

Bigarren ikerlana ere Ingurumen Sailak agindu zuen eta 2013an egin zen. Haren helburua izan zen europar bisoiak Eraztun Berdean duen populazioaren egoera argitzea, tokian bizi diren amerikar bisoiak ezabatzea eta aurreko urtean udalerrian probatutako harrapaketa teknikak probatzea, esaterako Erresuma Batuan erabilitako bat: plataforma flotagarriak.

* Control de las poblaciones de visón americano en el municipio de Vitoria-Gasteiz. 2013

* Situación del visón europeo y visón americano en el entorno del Anillo Verde de Vitoria-Gasteiz. 2014

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala