Hitzaldia: Rutas mitológicas - Tocando viejas leyendas


Data(k): - EVENTO FINALIZADO_EU
Ordutegia:
Lekua: Ataria
Hartzaileak: Publiko guztiak
Hizkuntza(k): Gaztelania
Kobazuloak, trikuharriak, ur-jauziak, bidezidorrak... gure geografia leku zoragarriz, ederrez eta paraje enigmatikoz beteta dago. Txoko horietako asko gure mendietan ezkutatuta daude, edo Kantauri itsasoaren magiak laztantzen ditu. Patxadaz deskubritzera gonbidatzen zaituztegun altxor bat gordetzen dute: gure antzinako mitologia.
Elezaharretako protagonistek beraiek paisaia mitiko horiek erakutsiko dizkigute, haien kondaira zaharrak aurkituko ditugu bertan. Gure mitologiako jainkosa handia, Mari, izango dugu lagun; lamien ondoan ibaien uretan kulunkatuko gara; jentilekin harri itzelekin jolastuko gara; eta basoaren magia besarkatuko dugu, Basajaunek gidatuta.
Gauza bat segurua da: paraje mitiko hauetako bakar batek ere ez gaitu soraio utziko. Bere xarmak arima laztanduko digu. Jakinguraren botak jantzi, sorginkeriaren motxila bizkarreratu eta bere bila irtetea besterik ez zaigu geratzen.
Hizlaria: Asociación Sociocultural Hojarasca
Sarbide mota
Sarrera doan