Albistea
Hegaztien eraztunketako Green Capital proiektua
Vitoria-Gasteizen Europako Hiriburutza Berdearen markoan CEAk hautatu zuen proiektuetako bat hegaztien eraztunketaren eta horri lotutako ingurumen hezkuntzaren ingurukoa da. Proiektu honen baitan, posible da jendeak hegaztien eraztunketa lantegietan parte har dezan Salburuko parkean. Lantegiok hegaztien eraztunketa zientifikoa lan esparrutzat duen eta proiektuaren arduradun den Txepetxa elkarteak antolatu ditu.
Eraztunketa tailerren egutegia, udazkenerako, honako hau da:
- Urria: 4, 11, 18, 23, 27 eta 30
- Azaroa: 8, 11, 15, 16, 22, 26 eta 29
- Abendua: 2, 4, 13, 20 eta 27
Bi txanda daude, 09:00etan eta 11:00etan. Lantegi bakoitzak 2 ordu irauten ditu.
Izena emateko, posta elektroniko bat bidali behar da greencapital@txepetxa.org helbidera. Jarduera hau doan da.
Informazio gehiago: www.txepetxa.org.