Herritarren zientzia

Hegazti Planeatzaileen Kontserbazio Programa

Hegazti Planeatzaileen Kontserbazio Programaren helburua da Gasteizko herritarrak gure udalerrian hegan egiten duten hegazti handien ezagutzan eta jarraipenean inplikatzea. Espezie horiek — putreak, miruak, sai zuriak, zikoinak edo kaioak, besteak beste — funtsezko eginkizun ekologikoa betetzen dute, eta inguruaren kontserbazio egoeraren adierazle bikainak dira.

Paisaia irekiei, nekazaritza eremuei, zabortegiei eta korridore ekologikoei lotuta daude hegazti horiek. Adibidez, Zadorra ibaian ageri dira ugari. Espazio horiek nola erabiltzen dituzten jakiteak aukera ematen du ingurumen kudeaketa eta biodibertsitatearen eta giza jardueren (hondakinen kudeaketa, aire trafikoa, energia eolikoa...) arteko bizikidetza hobetzeko.

Noiz: Urte osoa.


Izen-ematea: Parte hartu nahi baduzu bidali ezazu mezu bat cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera.


Zertan datza?

  • Udalerrian dauden hegazti planeatzaileen dibertsitatea eta ugaritasuna ezagutzea.
  • Kontserbatzeko egon daitezkeen mehatxuak eta joerak identifikatzea.
  • Espezie horien eta Gardelegiko zabortegiaren kudeaketa edo Forondako aireportua bezalako giza jardueren arteko elkarrekintzak aztertzea.
  • Datu zientifikoen bilketan eta basafaunaren behaketan herritarren parte-hartze arduratsua sustatzea.

Programa hamabostean behin egindako laginketen bidez garatzen da. Bi puntu finkotan egiten dira behaketak: Gardelegiko zabortegiaren barruan eta Forondako aireportuaren kanpoaldean, Zaia ibaiaren ondoan.

Errolda egiteko prozedura prismatikoen edo lurreko teleskopioen bidez (20 – 60x) egindako zuzeneko zenbaketa da. Behaketa egunean, parte-hartzaileek ahalik eta mailarik zehatzenean identifikatzen dute espeziea edo generoa, eta, horrez gain, banakoen kopurua eta horien hegaldi norabidea erregistratzen dituzte.

Behaketak 30 minutuko aldietan egiten dira, ordu tarte desberdinetan banatuta, eta horrek aukera ematen du goiz osoan behatzeko — 8: 00etatik 14:00etara — eta hegaztien jardueraren ikuspegi osoa lortzeko.

Bildutako informazio guztia Ornithos.eus datu base kolaboratiboan argitaratzen da. Horrela, zientzia modu irekian sortzen da eta Gasteizko biodibertsitateari buruzko tokiko ezagutza lortzen da.

Kontserbazio programa honetan parte hartzen duten pertsonek material bibliografikoa har dezakete maileguan. Halaber, Hegazti Planeatzaileen Programako Whatsapp taldearen bidez, egindako argazki eta grabazioei buruzko zalantzak edo beste edozein motatako gorabeherak koordinatzailearekin kontsulta daitezke.

Erroldaren emaitzak ornitho.eus webgunean erregistratuko dira (Euskadiko herritarren zientziarako plataforma da), bai ordenagailuetarako https://www.ornitho.eus/ aplikazioaren bidez, bai gailu mugikorretarako Naturalist.app aplikazioaren bidez.

Lehenengo kasuan, ordenagailuan, tableta batean edo telefonoan bertan egin behar da, baina aplikazioa deskargatuz gero, errolda egiten den aldi berean egin daiteke, eta askoz praktikoagoa da. Edozein kasutan, hasi aurretik, alta eman behar da aplikazioan datu pertsonalak emanez (webgunean nahiz mugikorrean baliozkoak dira datu horiek). Horrela, errolda egiten duen pertsonaren izena automatikoki erregistratuko da. Datuak sartzea erraza eta azkarra da.

Datuak zuzenean igotzen dira laginketa egin ahala. 30 minututik behin, behatutako hegaztien zerrenda osoa sortzen da.

Ornitho webgunearen bidez datuak igotzea

Naturalist aplikazio mugikorraren bidez datuak igotzea

Aukera honen bidez, mugikor edo tableta bakoitzak bere formatua du. Beraz, aurreko atalean agertzen den protokoloaren laguntzaz datuak igo ezin badira, cienciaciadana@vitoria-gasteiz.org helbidean kontsulta daiteke.

Emaitzak

Urteko memoriak

Datos abiertos

Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Descubre más >