eues

Albistea

Hasi da jadanik CEA Green Lab ekimenaren aro berria

Logo CEA Green Lab

CEA Green Lab laborategiaren asmoa da ikerketa zientifiko-teknikoko programa baten bidez, eta hurbilketa partekatzailea, irekia eta integratzailea erabilita, Vitoria-Gasteizko ingurumen eta lurralde kudeaketa hobetzeko ikuspuntu eta ideia berritzaileak sortzea. Topagune horretan, herritarrak (bai banakako gisa bai taldeka), ezagutzaren elkarteak (unibertsitateak, ikerketa zentroak, ezagutza sareak, profesional taldeak, etab.) eta erakundeak elkarrekin egin dezakete lan garapen ekonomikoaren, karbono lorratzaren eta gizarte erantzukizunaren arteko oreka lortzeko bidean aurrera egiteko.

2019-2020 programa

2019ko maiatzean jarri zen abian topagunearen bigarren aroa. Oraingoan, CEAren eta EAE ikerketa talde zenbaiten arteko aldebiko hitzarmenak, urtebeteko iraupena dutenak, sortu eta sustatu dira. Honako lerroetan egingo da lan:

  • Fitoerremediazioa: Euskal Herriko Unibertsitateko Landare Biologia eta Ekologia Sailarekin elkarlanean, lurzoru narriatuetako kutsadura garbitzeko landareak erabiltzea ikertuko da. Gasteizko udalerriko lurzoru narriatuak edo partzialki kutsatuak erabiliko dira ikerketarako.
  • Lurzoruaren osasuna: Neiker-Tecnaliako Natur Baliabideen Kontserbaziorako Sailarekin elkarlanean, narriatutako zoruak leheneratu ondoren edo fitoerremediazioa erabili ondoren lurzoruek duten osasuna aztertuko da. Horretarako, Jundizko korridore berdea eta PhtytoSUDOE proiektuko esperimentazio lursailak erabiliko dira, besteak beste.
  • Hidrogeologia: Euskal Herriko Unibertsitateko Geodinamika (Hidrogeologia) Sailarekin landuko da lerro hau. Lasarteko legardien isuri arroaren eredu hidrogeologikoa eratuko da eta toki hartako lurrazpiko uren kalitatea eta kantitatea kontrolatzeko piezometroen sare bat sortuko da.
  • Ingurumen DNA: Euskal Herriko Unibertsitateko Zoologia Sailarekin batera, ingurumen DNAren teknika erabiliko da udalerriko hezeguneetan, Natura 2000 eta Ramsar diren Salburuko hezeguneetan barne. Batez ere anfibioak antzemango dira teknika berritzaile horrekin, bereziki baso-igel jauzkaria (Rana damaltina) eta apo pintatu iberiarra (Discoglossus galganoi), haiek hobeto kudeatu eta kontserbatzeko.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala