Erdi Aroko hirigunearen naturalizazioa

Harategi kantoia-Santa Ana kantoia ardatzaren naturalizazioa

Imagen del proyecto
Harategi kantoia-Santa Ana kantoia ardatza izango da, Alde Zaharraren naturalizazioaren baitan, landuko den lehen gunea.

CEA eta Espazio Publikoaren eta Auzoen Saila lanean ari dira Alde Zaharra berdatzeko zenbait proiektu idatzi eta gauzatzeko. Esku har daitekeen espazioen multzotik, kantoiak hautatu dira lehenetsi gisa, eta horien barruan, Harakinen kantoiak eta Santa Ana kantoiak osatzen duten ardatza.

Lehen esku-hartze hau Eusko Jaurlaritzak sustatutako LIFE-IP Urban Klima 2050 proiektuak finantzatu du. Urban Klima 2050en xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Klima Aldaketaren Estrategia hedatzea. CEA eta Gasteizko Udala elkarrekin ari dira parte hartzen proiektu horretan, beste euskal erakunde batzuekin batera. Gasteizen kasuan, zehazki C4.1.1.3 NOK-EN ALORREKO ESKU-HARTZE BERRIAK DISEINATZEA ETA GAUZATZEA ekintzaren barruan ari gara lanean. Ekintza horren xedea da hiri eremuetako erresilientzia hobetuko duten proiektu pilotuak garatzea.

Proiektuaren elementu nagusia "kaiku" loreontziak dira. Zeregin askotarako erabili daitezke (landaredia ezartzeko, egonaldirako edo erabilera anitzetarako), eta haiei esker berdea eta espazio publikoaren kalitatea handituko dira. Loreontziaren diseinuaz gain, kokapenen analisia ere egin da. Herritarren parte-hartze prozesu bat egin da loreontziak aurrez ezarritako eremuan non kokatu erabakitzeko.

Proiektua 2026an zehar exekutatuko da.