Gasteizko gero eta ikastetxe gehiagok erabiltzen dute baratzea irakasteko baliabide modura
Eskoletako patioetara hurbiltzen bagara, berehala ikusten da nola, ikastetxe askotan, lorez eta barazkiz hornitutako baratzeak dauden apaingarri gisa eta irakas material modura. Gure hirian gero eta eskola baratze gehiago daude, eta mota askotakoak: zoruan bertan kokatutakoak, lorontzietakoak, labore mahaietan, bertikalak, etab. Udaberriko egun hauetan, gainera, itxura ederra hartu dute baratze horiek.
Eskolako baratzea tresna bikaina da haurrak naturara eta bertako prozesu eta fenomenoetara hurbil daitezen. Diziplinarteko ikuspuntu batetik, ikasketa esanguratsua eraiki dezakete ikasleek baratzeei esker.
CEAk ekimen horiei laguntza ematen diete, bai diruz lagunduta, bai gure zerbitzu teknikoek eman dezaketen aholkularitza teknikoaren bidez. Horrez gain, urtero eskola baratzeei buruzko jardunaldi tekniko bat antolatzen dugu.