Gasteiz, jarduera fisikoa sustatzen duen hiri eredua
Gasteiz, jarduera fisikoa sustatzen duen hiria da. Batetik Gasteizko kirol ekipamendu eta instalazioen planifikazioa; bestetik espazio publikoaren eta hiri mugikortasunaren eredua.... horrek guztiak oso hiri egokia bihurtzen dute Gasteiz jarduera fisikoan aritzeko. Azaldu berri dugun horixe izan da Gasteizko Udaleko ordezkariek Jarduera Fisikoaren Sustapenari buruzko Nazioarteko Topaketan jorratu duten gaia. Huescan egin zen iaz topaketa eta berriki Kirol Kontseilu Gorenak Promoción de la Actividad Física en la Infancia y Adolescencia izenpean argitaratu duen liburuan jaso da testua.
Roberto González Argote IGIko teknikariak "El Plan de Movilidad Sostenible y Espacio Público de Vitoria-Gasteiz" izeneko lana aurkeztu zuen, Gasteizko Udalaren ordezkari gisa. Ponentziak jarduera fisikoak hirian egun duen egoera deskribatzen du, bai eta nerabe eta haurren bizi-ohitura berrien ondorioak azaldu ere. Lana Osasun Publikoaren Ataleko buru Francisco Gómez Pérez de Mendiolarekin eta IGIren zuzendari Juan Carlos Escuderorekin batera egin du Argotek. Programatu gabeko jarduera fisikorako (hau da, nork bere kasa praktikatzen duenerako) oso hiri egokitzat jotzen dute Gasteiz egileek, bai eguneroko zereginetan aritu bitartean, baita aisialdian ere, hiri barruan, eta baita kanpoaldean ere.
Testuak Gasteiz hain hiri egokia izateko arrazoietako batzuk aipatzen ditu: hiri inguru lagungarria, nekazaritza inguru gertuko eta erraz iristeko modukoa, Eraztun Berdea bera, kirol instalazioen eskaintza zabala, mugikortasun iraungarriaren inguruan herritarren parte-hartze handia, etb.
Testuan aditu ugariren ahotsak biltzen dira, betiere haur eta nerabeen artean jarduera fisikoaren praktika sustatzeko ideia errealen bilaketan lagundu asmoz.
- Esteka honen bitartez erori daiteke argitalpena: https://sede.educacion.gob.es/publiventa/detalle.action?cod=20221
- Udalaren web-orriaren jarduera fisikoa eta osasunari buruzko atalean jarduera fisikoan aritu eta bizi-modu osasuntsua izateko Gasteizek eskaintzen duituen aukeren berri ematen da.