eues

Albistea

Europa Biltzar Etxea birgaitzea, handitzea eta ingurumen ikuspegia ezartzea

Europa biltzar etxea birgaitu eta handitzeko proiektuaren barruan ingurumen irizpideak hartzen ari dira kontuan, eta eraikinaren funtzionaltasuna eta erosotasuna hobetzeaz gain, baliabideak (materialak, ura, energia) eraginkortasun handiagoz erabiltzea eta eragin txikiagoa (CO2 isurketa eta hondakin gutxiago) sortzea lortu nahi da.

Birgaitu eta handitzeko proiektua amaitutakoan, energia kontsumoa erabilera unitate bakoitzeko % 60 gutxituko da. Ezartzen ari diren aurrezpen sistemei esker gasaren faktura % 80 jaistea lortuko da, eta argindarrarena, % 30.

Europa biltzar etxearen birgaitzea eredu modura erabiliko da Gasteizen gerora birgaituko diren beste ekipamendu batzuetarako.

Lanak 2015eko uda baino lehenago bukatzea aurreikusi da.

Hirigintza Sailaren gidaritzapean eta Biltzar eta Turismo Zerbitzuarekin lankidetzan, CEAk hainbat arlotan lagundu du proiektuan. Alde batetik, proiektuaren komunikazio lanak eta zabalkundea egingo ditu, eta bestalde, Energiaren Agentziaren bitartez, eraikinaren estrategia energetikoaren definizioari lotutako alderdien ardura hartu du.

* Erreformari buruzko informazio gehiago

Energia Europa jauregian

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala