eues

Herritarren zientzia

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Jarraipen Programa

Espezie exotiko inbaditzaileak, fauna zein landareak, gero eta arazo handiagoa bihurtzen ari dira gizarte globalizatu honetan. Jatorri antropikoko bi faktorek sortu dute arazoa:

  • Dagoeneko ez dago muga naturalik, gaurko garraiobideak -itsasontziak eta hegazkinak bereziki- direla eta.
  • Klima mugak ere desagertu edo lekuz aldatu dira, berotze globala dela eta.

Bi faktore horien eraginez, gure lurraldean kanpoko espezieak (aloktonoak edo kanpotik ekarritakoak) agertzen hasi dira, eta ondorioak oso kaltegarriak dira: bertako espezieekin lehiatu eta haien lekua hartzen dute, txoko ekologiko berriak hartzen dituzte, populazio egonkorrak sortzen dituzte gizakiaren laguntzarik gabe, eta hasierako iturburutik distantzia handira hedatzeko gai dira.

Politikaren eta legeriaren alorrean hartzen diren neurriak, batzuetan, ez dira nahikoa arazoari garaiz eta egoki heltzeko. Horren aurrean, Herritarren Zientzia administrazioari laguntzeko baliabide egokia izan daiteke, eta ezinbestekoa espezie horiek azkar detektatu eta ondoren desagerrarazi ahal izateko.

Arazoari erantzuna eman nahian, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak "espezie exotiko eta inbaditzaileak goiz detektatzeko programa" bat abian jartzea erabaki du, herritarren parte-hartzea oinarri, eta beste antolakunde edo erakunde batzuek -pribatuak nahiz publikoak izan, estatukoak nahiz atzerrikoak- jorratutako ildoari jarraituz.

Noiz: Urte osoan.


Zertan datza?

Datuak urte osoan bidal ditzakezu, ez baita denbora tarte zehatzik behaketak egiteko.

Proposatzen dizugun metodologia nahiko erraza da, eta beste herrialde batzuetan -Erresuma Batua, Alemania eta Australia- egindako esperientzietan oinarritzen da. Funtsean honetan datza: hirian edo landan paseoan gabiltzala aztergai ditugun espezie exotiko inbaditzaileak identifikatzea. Ondoren, dena delako espeziearen edo lekuaren argazkia egingo dugu gure telefono mugikorraz, eta behatze puntuaren koordenatuak apuntatuko. Azken datu hori erraz eskuratu dezakegu Google Earth, Google Maps edo antzeko aplikazio baten bidez.

Espezie Exotiko Inbaditzaileen Jarraipen Programan parte hartzen dutenek posta elektronikoz bidal dezakete informazioa, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera, edo Twitter zein Facebook sare sozialen bidez, @vg_ataria helbidera.

Emaitzak

Datos abiertos

Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Descubre más >

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala