eues

Nekazaritzako Elikagaien Estrategia

Eskola-jantokiak

Comedores escolares
Gertuko produktuen eta produktu ekologikoen eskaria areagotzea da udal jardun-eremuetako bat. Bi tresnaren bitartez ari gara lantzen ekintza-ildo hori: sentsibilizazioa eta erosketa publikoa; biak ere ikastetxeetako jantokietan zentratuta.

2018-19 ikasturtean zehar eskola-jantokiek elikadura arduratsua bideratzeko ematen duten aukeraren inguruan hausnarketa egiteko zenbait mintegi egin dira. Eskola-jantokiak elikadura-sistema iraunkor eta arduratsua bultzatzeko lekuak bihur daitezela ahalbidetzea da helburua, bi alderdi aintzat hartzen direlarik: batetik, jantokiek eskola-komunitatearen elikaduran eta osasunean jokatzen duten papera; Bestetik, berriz, elikadura-ohituren ikaskuntzan eta elikadura-sistemaren eta ingurunearen arteko loturaren irakaskuntzan duen funtzio pedagogikoa. Laburpen-agirian ikusi daitekeen bezala, guztira 11 mintegi egin dira zortzi ikastetxetako hezkuntza-komunitatearekin, eta 160 pertsonek hartu izan dute parte.

Bestalde, eskoletako jantokietako janari-erosketak tokiko nekazaritza eta abeltzaintza suspertzeko aukera bat irekitzen du. Horrenbestez, Hezkuntza Zerbitzuaren menpe deuden haur-eskolatako jantokietan elikadura ekologikoa eta gertukoa sustatzea da Udalaren ekintza-planean jasotako ekintzetako bat. Jantokiko erabiltzaile diren haurrei elikadura osasungarria emateaz gain, horien senideen artean ere elikadura ekologiko eta gertukoa sustatu nahi da. Ildo horretan aurrera egiteko asmoz, Menjadors Ecològics elkarteak lagundu egin digu eskoletako menuak aldatzeko eta egokitzeko, batetik sasoiko produktuetara, eta bestetik dieta osasungarrira. Menu horiek osatzeko elikagaien lizitazio publikoak aintzat hartzen ditu zenbait ingurumen-irizpide, bai eta produktu ekologikoen hornidura ere.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala