eues

Albistea

Eraztun Berdeko baratzeak 'Bionekaraba 2012' Arabako Nekazaritza Ekologikoko XVII. Azokan egon ziren

Aurten ere Eraztun Berdeko baratzeak hamazazpigarren urtez egin den Bionekaraba Azokan egon ziren. Beti bezala Bionekazaritza elkarteak (Arabako Nekazaritza eta Abeltzaintza Ekologikoko Elkarteak) antolaturik, "Bionekaraba 2012" urriaren 6an egin zen Vitoria-Gasteizko Foruen plazan.

CEAk erakustoki bat instalatu zuen Olarizu eta Urarteko baratzeetako produktuak erakusteko, eta gune horietan egiten diren baratzezaintza ekologikoko jardueren inguruko informazioa eman zen. Modu horretan nekazaritza eta baratzezaintza ekologikoa sustatzen ari diren elkarte, erakunde eta ekoizleekin bat egin nahi izan zen.

Jendea azokako erakustokiak ikusten

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala