Albistea

Eraztun Berdearen Bira, Eraztun Berdeko parkeak hurbiletik ezagutzeko ibilbidea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen Bira bizikletaz egiteko ibilbide ezin hobea da, zailtasun gutxikoa eta, beraz, edozein pertsonarentzat egokia dena. Oinez ere egin daiteke, egunean tartetxo bat eginez.

Abiapuntua Ataria interpretazio zentroan dago, Salburuan; hala ere, ibilbide zirkularra denez beste edozein tokitan ere has daiteke txangoa. Hiritik erraz iristen da, bai oinez, bizikletaz zein garraio publikoz.

Ibilbide nagusi honek baditu beste paseo batzuk, begizta modukoak, parke bakoitza bisitatzeko eta haien berezitasun eta erakarguneak ezagutzeko erabil daitezkeenak.

Biraren mapa

Interesa dakizuke


Ez da emaitzarik aurkitu