Nekazaritzako Elikagaien Estrategia
Elikaduraren Gizarte Topaketa
2007az geroztik urtero egiten da ekitaldia, Zadorra Fundazioak —dagoeneko desagertua— eta Slow Food Arabak antolaturik eta Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren babesarekin.
Gure hirian tokiko elikadura iraunkorragoa eta kontsumo kontzienteagoa eta arduratsuagoa sustatzeko helburua du. Urte hauetan, publiko mota ezberdinetarako hainbat jarduera antolatu dira, herritarrak janarien jatorrira hurbiltzeko eta tokiko ekoizleen lana nabarmentzeko asmoz.
Azken edizioak:
- Elikaduraren XI. Gizarte Topaketa, 2017 - 2017 balantzea
- Elikaduraren XII. Gizarte Topaketa, 2018 - 2018 balantzea
- Elikaduraren XIII. Gizarte Topaketa, 2019 - 2019 balantzea
- Elikaduraren XIV. Gizarte Topaketa, 2020 - 2020 balantzea