eues

Herritarren zientzia

Enara Azpizuriaren Jarraipen Programa

Enara azpizuria gizakion oso gertuko hegaztia da, eraikinetako fatxadetan egiten baititu habiak. Espezie horrek eta sortzen dituen habia koloniek hiru funtsezko zeregin betetzen dute gure hiri ingurunean:

  • Enara azpizuria hegazti intsektiboroa da, eta eltxoak eta intsektu hegalari txikiak jaten ditu, beraz, ornogabe horien populazioak kontrolatzen laguntzen du.
  • Haien presentzia airearen kalitatearen adierazgarria da, beraz, kolonia kopuru handia egotea airea kutsatzaileez garbi dagoen seinale da.
  • Ingeniaritza lan handia egiten dute habien egiturak sortzean, eta beste hegazti espezie batzuek ere baliatzen dituzte.

Faktore horiei erantsi behar zaie hirian populazioek beheranzko joera erakusten dutela. Arrazoi horiek guztiak nahikoa sendoak dira jarraipen programa honi ekiteko, eta arrakastarik lortzen badu neurri batean Gasteizko herritarren inplikazioaren araberakoa izango da. Horrenbestez, gurekin bat egitera animatzen zaituztegu, eta txori migratzaile hori ezagutzen eta zeharka babesten lagun diezaguzuen.

Noiz: Urte osoan.


Zertan datza?

Erroldak egiteko egun aproposenak ugaltze jarduera handienekoak dira. Zehazki, apiriletik abuztura bitartean. Garai horretan, errazago ikus daitezke enara azpizurien sartu-irtenak habietan.

Ahalik eta metodologia errazena erabiltzen saiatu gara. Hirian barrena ibilbide bat egitean datza. Parte hartzaileek berek erabakiko dute bidea.

Bitartean, argazkiak atera beharko dituzte, behatutako habien ikusizko erreferentzia eduki ahal izateko. Gainera, lekuaren koordenatuak apuntatu beharko dira. Azken datu hori erraz eskuratu dezakegu Google Earth, Google Maps edo antzeko aplikazio baten bidez.

Atal honetan hirian zein udalerrian aurkitzen dituzun enara azpizurien habiak identifikatu eta jarraitzeko eta horiei buruzko datuak bidaltzeko behar duzun informazioa duzu.

Enara azpizurien kolonien jarraipen programan parte hartzen dutenek posta elektronikoz bidal dezakete informazioa, cienciaciudadana@vitoria-gasteiz.org helbidera, edo Twitter zein Facebook sare sozialen bidez, @vg_ataria helbidera.

Emaitzak

Datos abiertos

Puedes acceder a los datos abiertos del Programa de observación de orquídeas en el portal de Open Data del Ayuntamiento de Vitoria-Gasteiz.

Descubre más >

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala