Elikaduraren XIII. Gizarte Topaketaren jardunaldi-lantegiaren emaitzak
Irailaren 22an Abetxuku berriro bihurtu zen Elikaduraren Gizarte Topaketaren erdigune. Topaketak 13. urteurrena bete zuen eta hurbileko nekazaritza ekoizpena sustatzeko hainbat gizarte eta ingurumen ekimen bildu zituen Urarteko baratzeetan. Antolatzaileak Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (Gasteizko Udalaren izenean), Arabako Foru Aldundia eta Slow Food Araba elkartea izan ziren.
Geroago egindako lantegian, berriz, Araban nekazaritzako elikagaien sektorea ezagutzen duten 30 pertsona eta entitate izan ziren protagonista. Denen artean tokiko ekoizpena eta kontsumoa uztartzeko formulei buruz hausnartzea zen helburua, Aitor Buendía moderatzaile zelarik. XIII ECA jardunaldiaren gakoak
Eztabaida aberasteko, gertuko produktuen eta kontsumoaren arteko konexioa lortu nahi duten bi esperientzia esanguratsu aurkeztu ziren:
- EKOALDE Nafarroako Elikagai Ekologikoak Nafarroako ekoizle ekologikoek sorturiko plataforma da, beren produktuak kontsumitzaile profesionalei (HORECA kanala, jantokiak, saltokiak) zuzenean helarazteko sortua. NNPEK-Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak sustatu du proiektua, INTIA-Nekazaritza Elikadurako Teknologia eta Azpiegituren Nafarroako Institutuarekin eta AEN-Nafarroako Enpresa Ekologikoen Elkartearekin batera. EKOALDE aurkezpena
- SAREKO, baserritik sukaldera elikagai ekologikoen tokiko ekoizleak eta ostalaritza profesionalaren sektorea harremanetan jartzen saiatzen den ekimena da, ENEEK eta Biolurren bermearekin. Zona bakoitzean elikagai ekologikoen ekoizleak eta hurbileko ostalaritza harremanetan jarri ahal izateko logistika-unitateak sortzea da helburua, eskaintza bateratzeko eta administrazio eta banaketa kolektiboko sistemak eratzeko, harreman hori erraztearren. SAREKO aukerzpena