eues

Albistea

Sagar uzta ederra izan da Zaramagako Haur Eskolako patio naturalizatuan

Zaramagako Haur Eskolako hezkuntza-komunitateak sagarren lehen uzta izan du bere eskola-patioan. Zaramagakoa da, hain zuzen, patioak naturalizatzeko proiektuaren barruan 2022an eraldatu zen patioetako bat. Sei sagar eder eta gozo bildu dituzte, eta ilusio handia egin diete ikasleei.

Patioa eraldatzeko proiektuan, asfaltozko aglomeratuaren ordez belardiak, zuhaiztiak, baratzeko espazio txiki batzuk eta fruta-arbolak jarri ziren.
Patioaren eraldaketa fisikoaren ondoren, hezkuntza-proiektuak kanpoko espazioarekin eta naturarekin duen harremana eraldatzen ari gara proiektu honen baitan.

Lanak hainbat udal-sail -zerbitzuk (Hezkuntza, Mantentze Lanak, Hiri Paisaia, Partaidetza) eta CEAk osatutako talde batean ari dira gauzatzen, eta Klimaren eta Energia Iraunkorraren Ekintza Planaren, Hiri Azpiegitura Berdearen Estrategiaren eta "Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea 2023-2030" Hezkuntza Planaren barruan dago.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala