CityChangerCargoBike
Hasiera: 2018 - Amaiera: 2021
Eremua: Nazioartekoa
Zertan datza?
CityChangerCargoBike (CCCB) proiektuaren xedea izan zen zamalanetarako bizikletak eskala handian integratzea hiriko zamalan operazioetan eta, orobat, beste edozein jarduera ekonomiko edo sozialetan mugikortasun modu tradizionalen ordezko gisa.
CEA bazkide izan zen proiektu horretan, Gasteizko Udalaren izenean, eta Europa osoko beste 18 bazkiderekin elkarlanean aritu zen. Danimarka, Belgika, Erresuma Batua, Herbehereak, Norvegia, Portugal, Frantzia, Errumania, Kroazia, Bulgaria, Grezia, Txekia eta Poloniako ordezkariak egon ziren taldean.
Kargako bizikletek jasangarriak ez diren beste ibilgailu batzuk ordeztea bilatu zen proiektuan, eta horretarako, hainbat europar hiritako adibideak, testuinguruak eta esperientziak aztertu ziren, eta horietatik, ezagutza beste hirietara transferitu zen, gure kasuan Gasteizera. Bizikleta mota horien potentziala handia dela uste da: pakete banaketaren % 25a, merkataritza zerbitzuen % 50a eta erosketetarako eta aisialdiko bidaien % 75a arte ordezka dezaketela kalkulatu da.