Proiektua
Herritarren Zientzia
Hasiera: 2013
Eremua: Tokikoa
Herritarren Zientziaren proiektuaren xedea da gure udalerrian biltzen den dibertsitate biologikoa jarraitu eta kontserbatzeko lanetan herritarrak partaide bihurtzea.
Zertan datza?
Gure natur ingurune hurbilenean bizi diren animalia eta landare talde jakin batzuen ezagutza eta kudeaketa areagotu nahi da.
Proiektuak helburu hauek ditu: ingurumen jarduerak garatzen laguntzea, herritarrek natur inguruneari buruzko kontzientziazio eta jarraipen kanpainetan parte hartzea, herritarrek kontserbazio kanpainetan lagundu dezaten sustatzea, herritarrek Eraztun Berdearekin harreman handiagoa izan dezaten sustatzea, eta horri buruz duten ezagutza zabaltzea.
Proiektuaren webguneak informazio gehiago du hari buruz.