Albistea

CEAren udazkeneko jardueren zozketan izena emateko epea ireki da

CEAren agendak (PDF) Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 2014ko udazkenerako antolatu dituen jarduera guztiak bildu ditu. Izena ematea behar duten jardueren programan naturari eta jasangarritasunari lotutako 15 jarduera ezberdin daude oraingoan. Sukaldaritza lantegiak, marrazketakoak, Salburuko oreinen marrualdia ezagutzeko bisitak, neguko baratzezaintzako lantegiak... mota guztietako jendearentzako jarduerak daude.

Udazkeneko agenda osatuz, beti bezala, erakusketak daude Atarian, hainbat gairi buruzko hitzaldiak eta familientzako jarduera gehiago ere bai.

* CEAren udazkeneko jardueren programa