CEAren udazkeneko jardueren agenda
2016ko urritik abendura bitartean CEAk antolatutako jarduerak biltzen ditu agendak. Programan sartzen dira erakusketak, hitzaldiak, familientzako jarduerak, ikastaro eta lantegiak, eta natura ibilbideak, beste ekimenen artean.
Hiruhileko honetan azpimarratzen dira "European Wlidlife Photographer of the year" argazki erakusketa, hegazti sarraskijaleei eta astronomiari buruzko hitzaldiak, gizarte etxeetako baratzeetan egiten diren ikastaroak, 2016ko Txoriasteari lotutako jarduerak, bizikletari buruzko ikastaro eta lantegiak eta familientzako jardueren eskaintza ugaria, besteak beste.
Bide hauek baliatu daitezke izena emateko: Ataria, udal webgunea, gizarte etxeak eta 010 telefonoa.