eues

Albistea

CEAren udaberriko jarduerak abian daude jadanik

* CEAren jardueren agenda

* Izena ematea behar duten jardueren zerrenda

*

Udaberrirako antolatutako ekintzen artean aipagarria da "Alas" erakusketa, gure txorien kalitatea ezagutzera ematen duen irudi lagina, japoniar estilokoa. Bestalde, Bioaniztasunaren Mundu Egunaren kariaz, musika klasikoko kontzertu bat eskainiko du Nika Bitchiashvili biolin jotzaileak Atarian. Egun horretan bertan haurrek irudimena hegan jarri ahal izango dute material birziklatuarekin animaliak sortuz.

Ikastaroei dagokienez, sasoi honetan "Bioaniztasunaren Kontserbaziorako Herritarren Parte Hartzerako Sarea" sustatzera zuzenduko dira ikastaroetako asko. "Herritarren zientzia" sortzeko ekimen hori Eraztun Berdean bizi diren landaredi eta animalia populazioen jarraipena egitera bideratu da. Horrela, ireki diren 3 ikerketa lerroei esker udalerriko bioaniztasunaren egoeraren adierazle zehatzak lortuko dira, herritarren parte hartzea sustatuko dute kontserbazioaren alorrean, eta espezieak eta haien habitatak duen garrantziari buruzko kontzientziazioa handitzea lortuko dute.

Haatik, Eraztun Berdea ez da izango jarduerak izango dituen gune bakarra. Beste toki batzuetara joateko aukera ere izango da, hala nola euskal kostaldera Zumaiako flysharen geoparkean Lurraren historia ikasteko, edo Madrilera bertako historia naturaleko museoak ezagutzeko.

Eraztun Berdeko baratzeetako jardueretan izena emateko epea ere ireki da. Apirilean landaketa mahaien inguruko ikastaroa egingo da, eta maiatza eta ekainean beste lantegi batzuk eskainiko dira. Guzti horiei buruzko informazioa gizarte etxeetan, CEAren webgunean eta baratzeetan bertan emango da.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala