eues

Albistea

CEAren 2018ko jardueren oroitza-txostena argitaratu dugu

> CEAren 2018ko oroitza-txostena

CEAk 2018an zehar egindako jarduera asko Eraztun Berdearen 25 urteen ospakizunen inguruan gauzatu ziren. Eraztun Berdea herritarrei hurbilaraztea eta bere alde tekniko eta zientifikoa sustatzea izan zen xedea, bere kontserbazioa eta hobekuntza bultzatzeko.

Dibulgazio jardueren artean, nabarmentzekoa da “Pertsonen Eraztun Berdea” izenekoa. Bertan, hiriko 19 pertsonak Eraztunean dituzten txoko gogokoenak erakutsi zituzten. Jardunaldi teknikoak eta paisaia lantegi bat ere egin ziren, Eraztunaren eta hiriko azpiegitura berdearen etorkizuneko kudeaketa hobetzeko. Aldi berean, Eraztunean bertan zenbait lan egin ziren, besteak beste parkeetako sarreretan dauden informazio panelak berriztatzea.

CEAk ikastetxeetan sustatzen dituen ingurumen hezkuntzako programei dagokienez, 2018an bi ekimen berri jarri dira abian. Alde batetik, Euronet 50/50 proiektuak energia eta ura aurreztea bultzatu nahi du ikastetxeetan. Bestalde, elikadura burujabeari buruzko gogoeta lantegiak egin ziren.

Energiaren esparruan, diagnostiko bat egin zen eta ekintza proposamenak izan ziren energia aurrezpena bultzatzeko, betiko energia iturriak energia berriztagarriekin ordezkatzeko eta eskaria elektrifikatzeko. Lerro horien harira, udalaren 68 eraikinen ereginkortasun energetikoko ziurtagiriak egin ziren.

Mugikortasun jasangarriari dagokionez, Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana eguneratzeko lanak hasi ziren, eta laster Ekintza Plan bat argitaratuko da datozen urteetan gauzatuko diren lanak zehazteko. Aldi berean, elektromugikortasuna sustatzeko zenbait neurri jarri dira abian. Taxien sektorean, hiriko enpresen artean eta langileen artean egin dira kanpainak ibilgailu elektrikoak (autoak zein bizikletak) erabil ditzaten.

Europar proiektuei dagokienez, 2018an zehar 5 proiektu berritan hasi zen lanean CEA: CityChangerCargoBike (kargako bizikleten erabilera sustatzeko herritarren artean), Park4SUMP (aparkalekuaren kudeaketari lotutakoa), INTENSIFY (karbono igorpenak murrizteko), POSIDON (lurzoruen kutsadura txikitzeko teknologiei buruzkoa) eta SMARTEES (hirietan trantsizio energetikoa sustatzeko).

Azala

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala