CEAk Vitoria-Gasteizko fruta-arbolak mapa batean marrazteko xedea duen proiektu bat lagunduko du
Gasteizen milaka zuhaitz daude, haien artean, fruta-arbolak eta zuhaixkak aurkitzen dira, intxaurrondoak, masustondoak, sagarrondoak, hurritzak, madariondoak, sorbus domestica, aranondoak, olibondoak, arteak, etab. Zuhaitz horiek hiriko auzo desberdinetan banatuta daude eta, askotan, oharkabean pasatzen dira ezagutzen ez ditugulako.
Kiribilore Permakultura elkarteak CEAren laguntzarekin antolatu duen proiektu berri honekin, lortu nahi da mapeatzen interesatutako pertsona talde bat sortzea eta zerrenda bat sortzea fruta-arbol bakoitzaren espeziea eta kokapena erakusteko. Aurreko guztiaren helburua da kokaguneak ezagutzera ematea, guztiok jakin dezagun zein fruta-arbol eta zuhaixka hazten diren eta zein fruitu ematen dituen.
Ekainean hiru tailer antolatu dira ,eta ikastaro horiek lagunduko digute hiriko fruta-arbol desberdinak bilatzen eta ezagutzen. Aldi berean, Kiribilore Permakulturaren webgunean sortu den mapa digitalean geokokatzen ikasiko da.
http://www.kiribilorepermakultura.com/comunidad-de-frutales-urbanos-de-vitoria-gasteiz
Ekintza horretaz gain, geroago beste ekintza batzuk ere egingo dira, hala nola, fruituak bildu, sagar zukua egitea, bideo-foruma, fruta-arbolen talde landaketa, etab.
Edozein zalantza argitzeko, idatzi mezu bat frutalesurbanos@gmail.com helbidera edo 635 74 33 22 telefono zenbakira deitu dezakezu.
Lantegiak:
- Ekainak 10, larunbata: Arriaga 10etatik 13etara (Topatzeko lekua Arriaga Gizarte Etxea)
- Ekainak 16, ostirala: Judimendi 18etatik 20etara (Topatzeko lekua Judimendi Gizarte Etxea)
- Ekainak 22, osteguna: Salburua 18etatik 20etara (Topatzeko lekua Saburuako Auzo Elkartea)
Izen-emateak:
Ekintza honetan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da eposta bat frutalesurbanos@gmail.com helbidera bidaltzen edo 635 74 33 22 telefonora deitzen.
Zer ekarri:
Interneteko sarbidea duen telefono mugikorra edo GPSa (ez da berrigorrezkoa). Boligrafoa eta kuadernoa. Arropa eguraldiari egokitua eta eguzki-krema behar izanez gero. Ura eta jateko zerbait.