eues

Albistea

CEAk udarako jarduera egitaraua aurkeztu du

> CEAren agenda PDF formatuan

> CEAren agenda web formatuan

CEAk edukiz betetako egitaraua atondu du datozen hilabeteetarako. Uztaila eta iraila bitartean garatuko diren 97 jarduera ditu guztira agendak. Jardueren egoitzak Olarizuko etxaldea, Ataria, Urarteko baratzeak eta hiriko beste zenbait toki izango dira. Erakusketak egongo dira, ikastaroak eta lanteigak, natur ibilibideak, eta baita familia osoak egin ahal izateko moduko jarduerak ere.

Erakusketei dagokienez, hiru izango dira: '#EraztunBerdeak25urte ospatzeko begiradak' izenekoak Gasteizko hiri inguruko parkeen sarean dauden gunerik ikusgarrienetako irudiak bildu ditu, eta uztailaren 8ra arte egongo da ikusgai Atarian. Horrez gain, Aranzadi Elkartearen Eraztunketa Bulegoak sortutako 'Eraztun eta hegaztien istorio bat' uztailaren 17tik irailaren 16ra egongo da toki berean, eta Santos Bregaña artistaren 'Amarauna' irailaren 25etik azaroaren 4ra ikusi ahal izango da.

Horrez gain, nabarmentzekoa da haurrentzako lau lantegi berri antolatuko direla, armiarmak, sugandilak, tximeletak eta animalia akuatikoak ezagutu ditzaten. Euskaraz egingo dira, larunbat arratsaldeetan, 6 eta 9 urte arteko umeek animalia horiek behatu ditzaten lupen bidez, amaraunak aztertuta edo argazkiak erabilita. Udako honetarako beste berritasunetako bat hegaztiei eraztuna jartzeko hastapen ikastaroak dira, edo Salburuan urteko unerik garrantzitsuenetakoa den hegazti migrazioaz gozatzeko.

Ikuspuntu kulturalagoa duten jardueren artean, Ta'li bikoteak abuztuaren 26an Atarian egingo duen ekitaldia nabarmendu nahi dugu. Musikari estuki lotutako ikuskizun baten bidez, naturaren beste ikuspegi bat emango da, filmen eta musikaren laguntzarekin. Bestalde, Salburuko parkearen ingurunean Dantza Plazan egingo da irailaren 7an, eta irailaren 28an dantza poetikoa egingo du Naiara Rojo Espino artistak. Horrez gain, irailaren 23an Gasteizko hiri baratzeen 20. urteurrena egingo da irailaren 23an.

Egitarau osoa web honetan kontsulta daiteke. Jardueretan parte hartzeko interesa duten pertsonek dagoeneko izena eman dezaketa udal webgunean, Atarian, 010 telefono zenbakian edo gizarte etxeetan.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala