eues

Albistea

CEAk udako jardueren agenda aurkeztu du

Poemarios

Ingurugiro Gaietarako Ikategiak (CEA) askotariko jarduerak dituen agenda prestatu du, erakargarria publiko ororentzat, naturaz betetako udaz gozatzeko aukera izan dezan jendeak. Badaude jarduerak euskaraz zein gaztelaniaz, zeinu-mintzairaz, ingelesez, oinez edo bizikletaz, egunez eta gauez, adin desberdinetarako... ez dago aitzakiarik Olarizuko Lorategi Botanikotik eta Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa den Ataritik eskaintzen diren tailer, natura-ibilbide, familia-jarduera, hitzaldi eta erakusketa ugarietako batean parte hartzeko.

Atarian, Marijo Lojo Escalanteren “Arrastoa-Impronta” erakusketaz gozatuko dugu uztailaren erdialdera arte, eta data horretatik aurrera “Inplikatuak” proiektua izango dugu (zortzi artistak Garapen Jasangarriko Helburuak interpretatu dituzte). Tailer eta ikastaroei dagokienez, honako hauek dira nabarmenenak: landa-koadernoak sortzea, idazteko lumatxak sortzea, papiroflexia, mosaikoak, lumak identifikatzea, bizikletak konpontzea… eta horien denen helburua izango da natura balioestea eta bere kontserbazioarekin lotutako esperientziak ezagutzea, ikastea eta partekatzea. Jarduera horietako batzuk familiarekin egiteko aukera egongo da. Eta irailera begira eta ikasturtea ondo hasteko, ez dira faltako Arabako Astronomia Elkartearen hitzaldiak.

Olarizuko Lorategi Botanikoari dagokionez, hainbat tailer eskainiko ditu landareen infusioak egiten ikasteko, maskarak eta ukenduak prestatzeko eta zure lore-askak eta negutegiak eraikitzeko. Bestalde, ibilbide naturalistikoek eta bisita gidatuek lorategi botanikoak ezkutatzen dituen bitxikeriak ezagutzeko aukera emango dizute: Europako fruitu gorriak, astigarrak ezagutzeko “helikopteroz” egindako bidaia, zuhaitz mitologikoak eta gaueko tximeletak. Gainera, lorategiko fruta-arbola basatiek “El arte de la domesticación de los frutales: una historia cultural de los huertos” liburuaren aurkezpena egiteko balioko digute. Era berean, familia-jarduera ugari programatu dira antzinako jokoen, gymkhanen edo ipuin kontalarien bidez landare-erreinuan barneratzeko.

Abuztuaren 17, 18, 24 eta 25ean, aire zabaleko zinema Olarizuko Etxaldeko patiora itzuliko da. “Zinema Zikloa lorategian: Al margen del deterioro” zikloaren 4. edizioa egingo da aurten eta, beti bezala, film luze eta laburren sorta bat eskainiko da. Horien artean “Kosmogonia” nabarmendu behar da. Deneb Martos sorkuntza bisual bat da, bereziki Iruñeko Planetarioko Tornamira aretorako pentsatua, analogikoan proiektatuko dena.

Agenda osoa CEAren webgunean kontsulta daiteke. Izen-emateak ekainaren 26tik aurrera egin daitezke udalaren webgunean, gizarte etxeetan, udal kiroldegietan, 010 telefonoan edo Atarian bertan.

> Jarduerak kontsultatzea eta izena ematea

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala