eues

Albistea

CEAk bizikleta eta patinetearen mugikortasunari buruzko inkesta baten emaitzak argitaratu ditu

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak inkesta bat kontratatu du Gasteizen bizikletaz eta patinetez mugitzen direnen ezaugarriak ezagutzeko, eta beste mugikortasun modu batzuen datu orokor batzuk ere jaso dira. Bizikleta eta patineteen erabiltzaileen profila ezagutzea izan da helburua, baita hiriko gainerako garraiobideekin duten bizikidetza aztertzea ere, etorkizunera begira mugikortasunaren arloko estrategiak planteatzeko. Gure hirian bizikleten eta, batez ere, mugikortasun pertsonaleko ibilgailuen erabilerari buruz dagoen informazio urria zabaltzera dator inkesta.

Bi inkesta egin dira, lehena 2023ko azaroan, kalean, Gasteizen bizi diren herritar guztientzat, eta bigarrena 2024ko maiatzean eta ekainean, joan-etorrietarako bizikleta edo patinetea erabiltzen dutenak soilik aztertzeko.

Jasotako erantzunak aztertuta, ikusi da Gasteizen bizi diren pertsonen % 75ek bizikleta duela (% 71,3k bizikleta konbentzionala eta % 3,6k elektrikoa) eta % 6,3k patinetea.

Inkestatutako pertsonen % 75ek esan du oinez mugitzeko ohitura duela, % 65ek garraio publikoan ( % 40 autobusean eta BEAn eta % 25 tranbian), % 28k autoan, % 20k bizikletan eta % 2k patinetean.

Nabarmendu behar da bizikletaren erabilera handiagoa dela gazteenen artean. Gauza bera gertatzen da patineteen kasuan, azken horretan batez ere gizonen artean.

Bizikleta eta patinetea erabiltzeko arrazoi nagusiak ingurumen inpaktua, malgutasuna eta kostua dira, eta bigarrenaren kasuan, baita mugitzeko independentzia ere.

Agerian geratzen den beste datu bat multimodalitatea da. Adibidez, autoa gidatzen duten pertsonen artean, % 23k autobusa ere erabiltzen dute, % 19k bizikleta erabiltzen dute eta % 15ek tranbia.

Hazkunde marjina

Txostenetik ondorioztatzen da bizikletak hazkunde potentzialerako tarte nabarmena duela oraindik, erabiltzaileen % 20k baino gehiagok noizbehinka erabiltzen baitute.

Bestalde, patinete elektrikoak gero eta protagonismo handiagoa hartzen du, eta agerian uzten du oso irtenbide erakargarria dela gero eta gasteiztar gehiagorentzat, baina hazkunde hori batez ere garraio publikoa erabiltzen zuten edo ibiltzen ziren pertsonen kontura da, eta ez hainbeste norberaren autoaren kontura.

Azterlanaren beste ondorio bat da herritarrek garraioaren arloan duten eskaera nagusia autobus, BEA eta tranbia lineak indartzearekin lotuta dagoela, baita bizikletaz edo patinetez ibiltzeko dauden azpiegiturak hobetzearekin ere.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala