eues

Albistea

Bisita Alde Zaharreko etxarteetara: hiri ekologiaren ikasgaia

2017-2018 ikasturtean zehar, CEAk, Gaia fundazioarekin elkarlanean, ingurumen hezkuntzako proposamen berri bat eskaini die Gasteizko ikastetxeei, hiriko ur zikloa abiapuntutzat hartuta. Jarduera Alde Zaharreko etxarteetan egin da, gure hirian ur hornikuntza nola egiten zen eta hondakin urak nondik hustutzen ziren erakutsiz. Berrikuspen historiko egiazkoa egin da, pasadizoz betetakoa eta benetako esperientziez hornitua.

Etxarteetara egindako bisitak aukera bikaina ematen du espazio horiek ezagutzeko eta herritarren parte-hartzea baliatuta bertan dagoen hiriko landaredia nola mantendu eta kontserbatu den ikusteko.

Jarduera 2017ko azaroan eta abenduan egin zen, eta martxoan bisiten beste txanda bat egingo da. Guztira, 5 ikastetxetako 410 ikaslek hartu zuten parte ekimen horretan.

Etxarte baten ikuspegia

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala