eues

Albistea

Bibliografi aipamena: 'Ingurumarietako natura. Vitoria-Gasteizko Udalerriko Ibilbideak'

Ingurumarietako natura. Vitoria-Gasteizko Udalerriko Ibilbideak. Ingurugiro gaietarako Ikastegia, Gasteizko Udala, 2001.

"Gizakiaren historia gure oroimen kolektiboaren oroitzapenei eustea ahalbidetzen dien irudiez egina dago...". Ingurumarietako Naturak gasteiztarrongandik hurbilen dagoen izadiaren argazki sorta ikusgarria eskaintzen du. Argazkiok hiritik irten orduko, udal ingurunean, topatzen ditugun izadiko ibilbideak irudi bidez azaltzen dituzte gida honetan.

Eraztun Berdeko parkeak, pasealdi bat besterik nahi ez duen lagunarentzako hurbilen dauden ibilbideen kokaleku dira. Gehiegi urrundu gabe, ezustez beteriko naturaz gozatu ahal izango du Salburuko hezegunean edo Armentiako basoa bezalako lekuetan.

Gutxi iruditzen bazaizu, bidezidor bereziagoak jarrai ditzakezu, oinez zein bizikletaz, hain ezagunak ez diren guneetan murgilduz, Estibalizko nekazari lurretan, Gasteizko Medietan edo Badaian.

Ausartenek bilatzen duten hori topatuko dute udalerriko itzulia edo Donejakue bidea bezalako erronka handietan. Ez zara galduko, gida hau "ingurumarietako naturara" hurbiltzen den ororen lagun onena izango baita.

Harremanetarako datuak

Helbide postalaIGI-CEA - Ingurugiro Gaietarako Ikastegia
Zulueta jauregia
Senda ibilbidea, 2
P.K. 01007 - Vitoria-Gasteiz
Posta elektronikoaceaadmin@vitoria-gasteiz.org
Telefonoa +34 945 16 26 96

Buletin digitala

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren albiste guztien berri izateko, harpidetu zaitez buletin digitalera. 

Sare sozialak

Facebook x-twitter Boletín

Ekipamenduak

Logoa: Vitoria-Gasteizko Udala

CC BY-SA 4.0 - Vitoria-Gasteizko Udala